Kategorien artxiboak: Bertsioak

Kantari app-a 0.8 bertsioan hasi zen eta gaur egun 1.3a pasatu du dagoeneko

1.0 – 2013-12-23: Kantari app: Orain ere gabon kantak!

Nahiz eta pasadan 23an izan momenturarte ez dut astirik izan esateko martxan dagoela Kantari App-ren 1.0 bertsioa, zeinak Gabon Kantak ere baditu.

Espero dugu ere Iñaki Porres, eta Satirori esker aurki iOS (iPad + iPhone) -erako bertsioa izatea ere. Blackberry eta Windows Phone-rako bertsioak edukitzea espero dut, horretan murgilduta nago.

Android-erako 1.0 bertsioa osatzen du honek. Berriak:

– Oker zeuden bi abesti zuzenduak.
– Gabon kantak gehitu dira.
– Aplikazioa bestelako liburuxkak sartzeko moldatu dugu.

0.8 – 2012-10-09: Bilbo Kantariren App-aren lehenengo bertsioa atzo

Momentuz baten batzuk frogatu duzue atzo atera genuen lehenengo beta. Pixkat geldo joan daiteke baina lasai aurki bertsio azkarrago bat egongo da eskuragarri.

Android mugikorrentzat bertsioa badago baina aurki iPhone/iPad, Blackberry, Windows Phone eta bestelako mugikorrentzako app-a ere aterako dugu.

Bitartean, Bilbo Kantarik dagoeneko baditu lehenago agortutatako liburuxka fisikoak, eta Android ez diren bestelako mugikorrentzako nabigatzaileentzako webgune bat dago: http://bilbokantari.galder.net