Azken egunotan lanean ibili gara app-ak erabiltzen dituen bideoak eguneratzen, izan ere asko ez zeuden martxan dagoeneko eta beste batzuk oraindik hutsik zeuden zeren eta bideo egokirik ez genuen aurkitu.
100 bideo baino gehiago gehitu edota aldatu ditugu, berriro ere nola ba ez bideo gehienak gure lagun Gabi de La Maza (Txantxangorri)-arenak dira; bideo asko berritu ditu eta prozesu hori dela eta bertan behera gelditu dira bere bideoetara esteka asko, horregaitik berritu behar izan ditugu. Milesker lan honegaitik eta milesker guri laguntzeko agertu duen prestutazuna.
App-a nola eguneratu:
Ez duzu app-a berriro deskargatu beharrik. Interneta aktibatuta izanda zure mugikorrean (bai 3G zein WIFI-a) app-a zabaldu eta automatikoki bideo berriak deskargatuko dira.
Lagundu nahi?
Alde batetik frogatu liburuki desberdinen bideoak, eta inolako akatsik topatuko bazenu abisatu. Bestalde bideo hauek falta direla uste dugu, guztira 18 bideo:
Erregeak (Gabon Kanta: Errege bat Meltxor…)
Arranoaren begiak (Wartina)
Ai, Mari Miguel (Herri-kanta)
Ari naizela (Hitzak: Pedro Jose Elizegi eta Jose Manuel Lujanbio. Musika: Herri-doinua)
Arrantzale maitagarri (Hitzak: J. Dassance / Musika: E. Labegerie)
Dilin, dalan (Hitzak eta musika: Mixel Labeguerie)
Ene maitia (Hitzak eta musika: Jeannot et Martin Irazoqui)
Garaituko dugu (Hitzak eta musika: Pete Seeger / Euskaratua: Josu Landa)
Glu, glu, glu (Jose Maria Iparragirre)
Iragan besta biharamunian (Hitzak: Joan Batista Elizanburu / Musika: herri-doinua)
Kanta (Hitzak: Guillaume Irigoyen / Musika: Michel Mallory)
Xurxuri baten gainean (Hitzak eta musika: Manex Pagola)
Guztiok Plentziara (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)
San Antolinen Ereserkia (Hitzak: Pedro Francés Ecenarro / Musika: herri-doinua. Euskaratua: Jokin de Pedro)
Santiago eta Santa Ana (Uribeko kopla zaharrak)
Lekeitioko Karnabal (Herri-kanta)
Anaitasuna (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)
Athletikeko neskak (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)