Hileko artxiboak: ekaina 2022

Android eta Web-erako 3.3.0 bertsioa: Bilatzailean hobekuntzak, 37 abesti berri eta Zarautz Kantuz liburuxka gehitua

Gaur bertan 3.3.0 bertsioa gehitu dugu, bai Android (espero dugu ordu batzuk barru Google Playk bertsioa onartzea) zein Web-erako bertsiora.

Hobekuntzak:

  • Bilatzailean zuzenketak eta hobekuntzak. Hemendik aurrera zenbakiz ere bilatu daiteke eta bilaketa bakoitzean aurreko bilaketen emaitzak garbitzen dira, zegoen akatsa zuzenduta.
  • Zarautz Kantuz, Zarautzeko kantuzaleen ekimenaren liburuxka dagoeneko Kantarin erabilgarri.
  • ‘Guztiak’ liburuxkara 37 abesti gehitu ditugu, hoietako 36 Zarautz Kantuz-eko liburuxkatik, Zarautzeko kanta tradizionalak tartean.

Gustatuko litzaiguke Oihan Odriozola kolaboratzaileari gure esker ona adieraztea. Izan ere zarauztar honek sekulako lana egin du, Zarautz Kantuz-eko abesti guztiak berak lortu, egokitu eta sartu ditu eta Zarautz Kantuz-eko kideekin bera egon da harremanetan. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko.

Jarraitu irakurtzen