Egilearen artxiboa: Galder Segurola

Android eta Web-erako 3.3.0 bertsioa: Bilatzailean hobekuntzak, 37 abesti berri eta Zarautz Kantuz liburuxka gehitua

Gaur bertan 3.3.0 bertsioa gehitu dugu, bai Android (espero dugu ordu batzuk barru Google Playk bertsioa onartzea) zein Web-erako bertsiora.

Hobekuntzak:

  • Bilatzailean zuzenketak eta hobekuntzak. Hemendik aurrera zenbakiz ere bilatu daiteke eta bilaketa bakoitzean aurreko bilaketen emaitzak garbitzen dira, zegoen akatsa zuzenduta.
  • Zarautz Kantuz, Zarautzeko kantuzaleen ekimenaren liburuxka dagoeneko Kantarin erabilgarri.
  • ‘Guztiak’ liburuxkara 37 abesti gehitu ditugu, hoietako 36 Zarautz Kantuz-eko liburuxkatik, Zarautzeko kanta tradizionalak tartean.

Gustatuko litzaiguke Oihan Odriozola kolaboratzaileari gure esker ona adieraztea. Izan ere zarauztar honek sekulako lana egin du, Zarautz Kantuz-eko abesti guztiak berak lortu, egokitu eta sartu ditu eta Zarautz Kantuz-eko kideekin bera egon da harremanetan. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko.

Jarraitu irakurtzen

2021-12-02: Android-erako 3.2.0 bertsioa. Bilatzailea berreskuratu dugu eta logo berria

Kaixo lagunok,

Pozik, Kantari app-an aldaketa bat egin dugula esatera gatoz!

Aurreko bertsioan, letra handitu edo txikitzeko ahalmena gehitu bagenion, honakoan bilatzailea gehitu diogu eta logoa erabat aldatu.

Eskerrik asko gure Jaio De La Puerta maitiari, izan ere berak ere egin du Kantari-ren bigarren logo hau. Baita Daniel Montil Subirats-eri laguntza teknikoagatik eta azkenik, Plentzia Kantaguneri, beti emandako sostenguagatik.

Euskararen egunaz gozatzeko beste gehigarri bat! 

Jarraitu irakurtzen

2021-07-28: Android-erako 3.1.0 bertsioa martxan. Zoom-a berreskuratuta

Kaixo lagunok,

Pozik, Kantari app-an aldaketa bat egin dugula esatera gatoz!

Bertsio honetan, dagoeneko letra handitu edo txikitu daiteke agertzen diren botoi  batzuei klik eginez.

Pasadan urtean Android-en geneukan bertsioa bertan behera utzi zuen Android berak eta  horregatik beste teknologi berri bat erabilita, zerotik egindako app berri bat atera behar izan genuen.
Bertsio horrek zenbait ezaugarri faltan zeukan, baina ahal bezain pronto atera behar  izan genuen. Gaurtik aurrera, behintzat letra handiagotu daiteke eta bidean jarraitzen dugu, beste ezaugarriak martxan jartzeko.

Bestalde, zenbait erabiltzaile kexu ziren zeren eta batzutan app-a daturik bezala gelditzen zen. App-aren azpiegietura handitu dugu eta imaginatzen dugu hemendik aurrera ez dela berriro gertatuko.

Kantuzale hori, zuk beti emandako sostengua eskertuz, bihotzez, mila esker!

Jarraitu irakurtzen

Ortuella balkoietan kantari

Egoera berezi honetan, zenbait Kantagunek eta taldek interneten bitartezko kantariak antolatzen hasi dira.

Orain ere azkartasunez eta freskotasunez beste Kantari berezi bat antolatu dute, oraingoan Ortuellan: balkoietatik abestutakoa, beren jaiak birmoldatuz sortutakoa, izan ere betiko jaiak ezin izan dituztelako antolatu, herriko zenbait elkarteek ekimen hau burutu dute. Tartean zenbait lagun ditugu, Iker Martinez Giri, Alain Zamorano… eta beren liburuxka sartu dugu App-an ekimen hau era apal batean babesteko.

Bejondeizuela! Animo lagunok! Ondo pasa! Gogoratu, datorren larunbatean 12etan: Ortuellako Jaiak 2020

Ortuella Kantari, jaietan

En esta situación tan especial, diversos kantagunes y grupos están organizando kantaris especiales a través de las redes.

En esta ocasión con inteligencia y frescura, desde Ortuella han organizado otro kantari, en esta ocasión desde los balcones y creado por diversos grupos del pueblo, remodelando sus fiestas habituales que debido a las circunstancias no pueden celebrar. Entre las personas que están detrás, tenemos varios amigos: Iker Martinez “Guiri”, Alain Zamorano, por lo que hemos querido colaborar de forma muy humilde, simplemente creando el libreto con las canciones de ese día.

Mucha suerte, ánimo y pasadlo súper bien. Este sábado 16 a las 12:00

Abesti berriak gehituta, 427 osotara!

Plentzia Kantagunek abesti berri gehiago bidali dizkigu bere liburua osatzeko eta liburu nagusiari, “Guztiak” izenpean dagoenari gehitu ditugu, beraz 427 euskal kanta batzen ditugu dagoeneko.

Kantari App-ak 35000 erabiltzaile Android-en

Bestalde, Android-en 35000 erabiltzaile izatera heldu gara!


Eskerrik asko Plentzia Kantaguneari, beren lan itzelagatik eta app erabiltzaile guztiokin partekatu nahi izateagatik.

Mila esker Gabi De La Maza-ri ere bere bideo karaokeengatik eta azkenez app erabiltzaileei, zuek mantentzen baituzue app-a bizirik.