Azken bolada honetan Kantari app-aren zenbait bideo eguneratu ditugu, izan ere batzuk jada ez zeuden Youtuben ikusgai, edo besteak aldiz ez ziren agertzen. Horretaz aparte ere zenbait letra eta bestelakoak zuzendu ditugu eta Plentzia Kantaguneko abesti berriak sartu ditugu.
Biziki eskertu behar diogu Gabi de La Maza, Txantxangorri-ri bere lanagatik, izan ere faltan daudenak bilatzen eta karaoke bat prestatzen dabil beti, milesker lagun!
Baina tamalez, zenbait abesti faltan ditugu. Laguntzerik bai? Abesti hauetako bat bazenu edozein formatuan, jarri zaitez gurekin harremanetan, gure lagun Gabi prest dago musika horrekin karaokedun bideoa prestatzen.
Eguberri! Bozkario (Herrikoia Kantika Saintiak (1897) – Aita Iraizozek moldatua)
Baxe nafarroa (Kattalin Indaburu)
Ari naizela (Hitzak: Pedro Jose Elizegi eta Jose Manuel Lujanbio. Musika: Herri-doinua)
Ene maitia (Hitzak eta musika: Jeannot et Martin Irazoqui)
Garaituko dugu (Hitzak eta musika: Pete Seeger / Euskaratua: Josu Landa)
Iragan besta biharamunian (Hitzak: Joan Batista Elizanburu / Musika: herri-doinua)
Kanta (Hitzak: Guillaume Irigoyen / Musika: Michel Mallory)
Kuku (Herri-kanta / Euskaratua: Jokin de Pedro)
Urte batez (Hitzak: Agustin Lara / Musika: herri-doinua. Euskaratua: Eñaut Larralde)
Xurxuri baten gainean (Hitzak eta musika: Manex Pagola)
Guztiok Plentziara (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)
San Antolinen Ereserkia (Hitzak: Pedro Francés Ecenarro / Musika: herri-doinua. Euskaratua: Jokin de Pedro)
Santiago eta Santa Ana (Uribeko kopla zaharrak)
Lekeitioko Karnabal (Lekeitioko herri-kanta)
Anaitasuna (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)
Athletikeko neskak (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)