2022-02-14: Korrika badator! Korrikaren 22 edizioen abestiak app-ean bilduta

Korrika gutxi barru jarriko da berriro martxan Euskal Herrian eta App-an Korrikaren liburuxka zabaldu berri dugu, non Korrikaren 22 edizioen abestien letra eta bideoak bildu ditugu.

Bilduma hau Oihan Odriozola kolaboratzaile zarauztarrari esker posiblea izan da, zeinak kanta guztiak bildu eta bideoa bilatu die. Eduardo Guedes Falcón kanariarrak, aldiz, marrazki hau egin digu liburuxka errepresentatzeko. Bejondeizuela!

Bestalde, Guztiak liburuxkan dauden abesti guztiak birpasatu eta zuzendu ditugu, letretan zeuden akatsak zuzentzeko eta bideoak osatzeko. Honezkero, 7 kantu besterik ez dute bideo zuzenik baina Gabi de La Maza eta Plentzia Kantaguneko, Kepa Martínez de Lagos eta Jesús Romo-ei esker lortzeko bidean gaude. Mila mila esker, bihotzez!

Dena hau, bai web appean zein Android-eko bertsioan eskuragarri dagoeneko.

Erantzun bat “2022-02-14: Korrika badator! Korrikaren 22 edizioen abestiak app-ean bilduta” bidalketan

  1. Franck

    Oihanean :

    Oihanian zuiñen eijer
    Txorriñobat Khantari
    Eskualdün arbolari
    Zazpi probintzier

    Amodio di gazter
    Eskuarari bethi exker
    Jarraiki aiten ürhazter
    Ez zekülan bazter
    Ez deia Xarmaggari
    Nuri ez dü plaser
    Txoribat Khantari ari
    Eskualdün aurhider

    O Txoria Hanitxetan
    Zurekilan batian
    Boztarioz Khantatzia
    Nian desiretan

    Sarthü gira plaseretan
    Egün plaza eder huntan
    Nahiz boztario ezari
    Eskual bihotzetan
    Hots anaie maitiak
    Bandera eskietan
    Eskualdünak beikira
    Nagusi güzietan

    Etxahun 1977 // Xiberoots 2018

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude