Nati De La Puerta-ri esker, aka Jaio La Espia, logo berri daukagu. App-a umezurtz zegoen logo propiorik ez zuelako baina gure lagun Jaiok egoera hori zuzendu du. Hona hemen gure logoa, eta bere sortzailea.
Bihotzez mila esker!
Trapagaran Kantuz 2013-ren kantutegia sartuta
Atzokoarekin alderatuta zuzenketa txikiak:
– Ikonoa ez zen ikusten. Zuzenduta.
Bilbon 2014-04-05-ean burutuko den Euskal Herrian Bilbo Kantari “Zazpiak oihal batetik” liburua gehituta, non abestuko diren kanta guztiak ordenean agertzen dira.
Azkenean eta gora-behera batzuk eta gero lortu dugu! iPhone eta iPad-erako Kantari-app badago!
Gozatu! Eskerrik asko bihotzez Iñaki Porres-si
Android-erako 1.10 bertsioa aurkitu dugu. Oraingoan 2014. Bilbo Kantariren liburu berria gehitu dugu. Liburu hau lehenagokoaren abesti berdinak ditu baina kantu berri bi ditu ere, eta hauen zenbakiak aldatzen dira, beraz gehitu dugu.
Orain liburuxka ezberdinak (Bilbo Kantari 2014, Bilbo Kantari lehenengokoa, Gabon Kantak) ‘select’ baten bitartez hautatzen dira. Askoz errazagoa da.
Berriak:
Nahiz eta pasadan 23an izan momenturarte ez dut astirik izan esateko martxan dagoela Kantari App-ren 1.0 bertsioa, zeinak Gabon Kantak ere baditu.
Espero dugu ere Iñaki Porres, eta Satirori esker aurki iOS (iPad + iPhone) -erako bertsioa izatea ere. Blackberry eta Windows Phone-rako bertsioak edukitzea espero dut, horretan murgilduta nago.
Android-erako 1.0 bertsioa osatzen du honek. Berriak:
Euskararen astea dela eta Urtuellako Udalak Kantari App-ren inguruan hitzalditxo bat botatzeko deitu gaitu, eta han egon gara gustoro honen inguruan hizketan.
Eskerrik asko gonbidapenagaitik!
Bertsio honetako informaziorik ez dugu
Bertsio honetako informaziorik ez dugu