1.43 – 2014-11-23: Plentzia Kantagune-ko liburuxka, datu base berria ta logoa

Hiru berrikuntza nagusi dakartza bertsio honek:

1) Plentzia Kantagune-k egindako lana eta gero beraien azken liburuxka ikusgarri dago app-an. Lan izugarria egin dute 234 abestiz osatutako kantutegi eguneratua, kantatzeko laguntzekin etabar

2) Datu basea aldatuta. Aldaketa tekniko garrantzitsua, lehen json formatuan gordetzen ziren datuak, orain aldiz SQLiten. Gainera app-a eguneratu gabe, app-a irekitzen dugun bakoitzean zerbitzarira konektatuko da, eta liburuxka, abestiak, edota hauetan aldaketak baleude, automatikoki app-ean eguneratuko lirateke. Honek gainera posibilitateak emango du aurrerantzean bestelako hobekuntzak egiteko.

3) Logo propioa. Nati De La Puerta artistari esker badugu gure logo propioa.

Erantzun bat “1.43 – 2014-11-23: Plentzia Kantagune-ko liburuxka, datu base berria ta logoa” bidalketan

  1. Pingback: Gabon Kanta berriak gehituta Plentzia Kantaguneari esker | Kantari

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude