Athletic Ibiltaria, igandeko partida baino lehen, kantari

Igande hau oso garrantzitsua izango da Athletic-entzat, eta giroa are gehiago sustatzeko Athletic-ek Animazio Batzordearekin elkarlanean (Iñigo Cabacas Herri Harmaila, Euskal Lions eta Peñen Elkartea) kantari bat antolatu du Santimamiñeko partida baino lehen.

Horretarako Taberna Ibiltaria-ren laguntzarekin kontatuko dute, izan ere betiko euskal abestiak era animoson interpretatzen eta giro ezinhobea sortzen bikainak dira kantuzale hauek.

Bertan ikusiko dugu elkar, eta gogoratu ere, Kantari App-ak Athletic-en 40 abestien letra eta bideoak ere biltzen dituela.

Hona hemen Taberna Ibiltari-aren bideo bat:

Club-aren info ofizala:

Athletic Clubek, Animazio Batzordearekin elkarlanean, Iñigo Cabacas Herri Harmaila (ICHH), Euskal Lions eta Peñen Elkartea osatzen duena, datorren igandean, azaroaren 19an, izango den Vila-real CF kontrako partidarako Athletic Ibiltaria deritzon egitasmoa antolatu du. Ekimen honek, San Mames zelaira sartu baino lehen festa-giroa bultzatzea du helburu

Villarreal CF kontrako lehen ATHLETIC IBILTARIA ekimen honetarako antolatu den ekintza hauxe da:

Athletic Clubeko autobusa San Mamesera heltzean, arratsaldeko zazpietan, TABERNA IBILTARIA musika taldeak Felipe Serrate kale inguruak girotuko ditu. Geroago, kalejira hori Luis Briñas eta Licenciado Poza kaleetatik (oinezkoen gunean) eta estadioaren ondoko zabaldegira abiatuko da.

Info gehiago Athletic-eko webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude