Egilearen artxiboa: Galder Segurola

Abesti berriak gehituta, 427 osotara!

Plentzia Kantagunek abesti berri gehiago bidali dizkigu bere liburua osatzeko eta liburu nagusiari, “Guztiak” izenpean dagoenari gehitu ditugu, beraz 427 euskal kanta batzen ditugu dagoeneko.

Kantari App-ak 35000 erabiltzaile Android-en

Bestalde, Android-en 35000 erabiltzaile izatera heldu gara!


Eskerrik asko Plentzia Kantaguneari, beren lan itzelagatik eta app erabiltzaile guztiokin partekatu nahi izateagatik.

Mila esker Gabi De La Maza-ri ere bere bideo karaokeengatik eta azkenez app erabiltzaileei, zuek mantentzen baituzue app-a bizirik.

Bideoak eguneratuak, baina batzuk faltan. Laguntzerik bai? Hona hemen zerrenda

Azken bolada honetan Kantari app-aren zenbait bideo eguneratu ditugu, izan ere batzuk jada ez zeuden Youtuben ikusgai, edo besteak aldiz ez ziren agertzen. Horretaz aparte ere zenbait letra eta bestelakoak zuzendu ditugu eta Plentzia Kantaguneko abesti berriak sartu ditugu.

Biziki eskertu behar diogu Gabi de La Maza, Txantxangorri-ri bere lanagatik, izan ere faltan daudenak bilatzen eta karaoke bat prestatzen dabil beti, milesker lagun!

Jarraitu irakurtzen

Gaur Radio Euskadi-n egongo gara

Gaur arratsaldez Radio Euskadi -n webgunedun proiektua den Kantari App ren inguruan egongo gara hizketan.Milesker gonbidapenagatik!
 
Esta tarde estaremos en Radio Euskadi hablando de Kantari App como proyecto .eus ¿Por qué elegimos para Kantari web .eus?
 
Milesker por invitarnos, la hora todavía no ha sido precisada, pero será a partir de las 5 de la tarde en Graffiti