Eskerrak: Bilbo Kantariren App ez ofiziala hemen dago, nori esker?

Uhmm, atzo presaka ibili eta eskerrak eman ez…

Lehenik eta behin Bilbo Kantari posible egiten duzuen guztioi eskerrik asko. Bilboko Konpartsak, Tasio, Joseba, etabar…

Txinbotarrak konpartsako nire lagunei, eta bereziki Gorka adiskideari, berak ezagutarazi eman zidan ekimen polit hau, eta meritu handiko lan bolondresa egiten dute Zorrotzan eta Bilbon. Baita Kantarietara hurbiltzen diren koadrilako  lagunei, Josu, Lander, Cris, María, Igor, Izaskun, Joserra, etabar…

Teknikoki eta bestelakoetan beti lagundu dizkidaten nire lankide eta maisu diren Mikel Aingeru, Sati eta Zigori. Baita Iker, Josian eta aplikazioa frogatu eta idei berriak eman duzuenei eskerrik asko.

Txatxangorria-ri, izan ere berak aplikazio honetako bideo gehienak igo, letrak jarra eta azken finean martxan jarri ditu. Bere weborrian eta Youtubeko kanalean ehundaka euskal abesti karaokeatuak aurkituko dituzue. Milesker zure lan itzelagaitik!

Aita eta amari, izan ere beraiek egindako esfortzuengaitik ikastolan ikasi izan nuen eta gaur egun euskalduna naiz.

Erantzun bat “Eskerrak: Bilbo Kantariren App ez ofiziala hemen dago, nori esker?” bidalketan

Utzi erantzuna Mikel Aingeru(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude