Ortuellako berbalagunek antolatuta gaur larunbata Kantari bat izango da Sagrada Plaza-tik abiatuta, eta erabiliko den liburuxka eta kantu zerrenda app-an sartu ditugu.
Kategorien artxiboak: Bertsioak
100 Bideoa baino gehiago berrituta, laguntzerik bai?
Azken egunotan lanean ibili gara app-ak erabiltzen dituen bideoak eguneratzen, izan ere asko ez zeuden martxan dagoeneko eta beste batzuk oraindik hutsik zeuden zeren eta bideo egokirik ez genuen aurkitu.
100 bideo baino gehiago gehitu edota aldatu ditugu, berriro ere nola ba ez bideo gehienak gure lagun Gabi de La Maza (Txantxangorri)-arenak dira; bideo asko berritu ditu eta prozesu hori dela eta bertan behera gelditu dira bere bideoetara esteka asko, horregaitik berritu behar izan ditugu. Milesker lan honegaitik eta milesker guri laguntzeko agertu duen prestutazuna.
App-a nola eguneratu:
Ez duzu app-a berriro deskargatu beharrik. Interneta aktibatuta izanda zure mugikorrean (bai 3G zein WIFI-a) app-a zabaldu eta automatikoki bideo berriak deskargatuko dira.
Lagundu nahi?
Alde batetik frogatu liburuki desberdinen bideoak, eta inolako akatsik topatuko bazenu abisatu. Bestalde bideo hauek falta direla uste dugu, guztira 18 bideo:
Erregeak (Gabon Kanta: Errege bat Meltxor…)
Arranoaren begiak (Wartina)
Ai, Mari Miguel (Herri-kanta)
Ari naizela (Hitzak: Pedro Jose Elizegi eta Jose Manuel Lujanbio. Musika: Herri-doinua)
Arrantzale maitagarri (Hitzak: J. Dassance / Musika: E. Labegerie)
Dilin, dalan (Hitzak eta musika: Mixel Labeguerie)
Ene maitia (Hitzak eta musika: Jeannot et Martin Irazoqui)
Garaituko dugu (Hitzak eta musika: Pete Seeger / Euskaratua: Josu Landa)
Glu, glu, glu (Jose Maria Iparragirre)
Iragan besta biharamunian (Hitzak: Joan Batista Elizanburu / Musika: herri-doinua)
Kanta (Hitzak: Guillaume Irigoyen / Musika: Michel Mallory)
Xurxuri baten gainean (Hitzak eta musika: Manex Pagola)
Guztiok Plentziara (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)
San Antolinen Ereserkia (Hitzak: Pedro Francés Ecenarro / Musika: herri-doinua. Euskaratua: Jokin de Pedro)
Santiago eta Santa Ana (Uribeko kopla zaharrak)
Lekeitioko Karnabal (Herri-kanta)
Anaitasuna (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)
Athletikeko neskak (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)
Gabon Kanta berriak gehituta Plentzia Kantaguneari esker
Plentzia Kantaguneari esker Gabon Kanten zerrenda eguneratu dugu, 6 abesti berri gehitu ditugu eta batzuk birmoldatu ditugu. Plentziako lagunek lan itzela egin dute ez bakarrik abesti normaletan baizik eta gabon kantetan ere, hauek kantatzeko erraztasunak emanez.
Eguneratzeko, mugikorran (internetera konektatuta zaudenean) kantari app-a irekitzerik bakarrik ez duzu egin behar eta goikaldean klik egin, Gabon Kantak aukeratuz.
1.43 – 2014-11-23: Plentzia Kantagune-ko liburuxka, datu base berria ta logoa
Hiru berrikuntza nagusi dakartza bertsio honek:
1) Plentzia Kantagune-k egindako lana eta gero beraien azken liburuxka ikusgarri dago app-an. Lan izugarria egin dute 234 abestiz osatutako kantutegi eguneratua, kantatzeko laguntzekin etabar…
2) Datu basea aldatuta. Aldaketa tekniko garrantzitsua, lehen json formatuan gordetzen ziren datuak, orain aldiz SQLiten. Gainera app-a eguneratu gabe, app-a irekitzen dugun bakoitzean zerbitzarira konektatuko da, eta liburuxka, abestiak, edota hauetan aldaketak baleude, automatikoki app-ean eguneratuko lirateke. Honek gainera posibilitateak emango du aurrerantzean bestelako hobekuntzak egiteko.
3) Logo propioa. Nati De La Puerta artistari esker badugu gure logo propioa.
1.30 – 2014-05-14: Trapagaran Kantuz 2013 sartuta
Trapagaran Kantuz 2013-ren kantutegia sartuta
1.21 – 2014-04-04 Zuzenketa txikiak
Atzokoarekin alderatuta zuzenketa txikiak:
– Ikonoa ez zen ikusten. Zuzenduta.
1.20 – 2014-04-03 Euskal Herrian Bilbo Kantariko liburuxka sartuta
Bilbon 2014-04-05-ean burutuko den Euskal Herrian Bilbo Kantari “Zazpiak oihal batetik” liburua gehituta, non abestuko diren kanta guztiak ordenean agertzen dira.
1.10 – 2014-01-19: Kantari App 1.10 Liburu berria gehituta eta beste hobekuntzak
Android-erako 1.10 bertsioa aurkitu dugu. Oraingoan 2014. Bilbo Kantariren liburu berria gehitu dugu. Liburu hau lehenagokoaren abesti berdinak ditu baina kantu berri bi ditu ere, eta hauen zenbakiak aldatzen dira, beraz gehitu dugu.
Orain liburuxka ezberdinak (Bilbo Kantari 2014, Bilbo Kantari lehenengokoa, Gabon Kantak) ‘select’ baten bitartez hautatzen dira. Askoz errazagoa da.
Berriak:
1.0 – 2013-12-23: Kantari app: Orain ere gabon kantak!
Nahiz eta pasadan 23an izan momenturarte ez dut astirik izan esateko martxan dagoela Kantari App-ren 1.0 bertsioa, zeinak Gabon Kantak ere baditu.
Espero dugu ere Iñaki Porres, eta Satirori esker aurki iOS (iPad + iPhone) -erako bertsioa izatea ere. Blackberry eta Windows Phone-rako bertsioak edukitzea espero dut, horretan murgilduta nago.
Android-erako 1.0 bertsioa osatzen du honek. Berriak:
0.91 – 2013-03-08 Bertsio berria
Bertsio honetako informaziorik ez dugu