Denek dakigun bezala Athletic-ek datorren 30ean Barcelonaren kontra kopa finala jokatuko du, eta Kantari app-etik Bizkaian piztutako ilusio horrekin bat egin nahi dugu, beraz Athletic-en 33 abesti liburuki berri batean bildu ditugu.
2015-05-09 Gaurko Ortuella Kantariko liburuxka sartuta
Ortuellako berbalagunek antolatuta gaur larunbata Kantari bat izango da Sagrada Plaza-tik abiatuta, eta erabiliko den liburuxka eta kantu zerrenda app-an sartu ditugu.
100 Bideoa baino gehiago berrituta, laguntzerik bai?
Azken egunotan lanean ibili gara app-ak erabiltzen dituen bideoak eguneratzen, izan ere asko ez zeuden martxan dagoeneko eta beste batzuk oraindik hutsik zeuden zeren eta bideo egokirik ez genuen aurkitu.
100 bideo baino gehiago gehitu edota aldatu ditugu, berriro ere nola ba ez bideo gehienak gure lagun Gabi de La Maza (Txantxangorri)-arenak dira; bideo asko berritu ditu eta prozesu hori dela eta bertan behera gelditu dira bere bideoetara esteka asko, horregaitik berritu behar izan ditugu. Milesker lan honegaitik eta milesker guri laguntzeko agertu duen prestutazuna.
App-a nola eguneratu:
Ez duzu app-a berriro deskargatu beharrik. Interneta aktibatuta izanda zure mugikorrean (bai 3G zein WIFI-a) app-a zabaldu eta automatikoki bideo berriak deskargatuko dira.
Lagundu nahi?
Alde batetik frogatu liburuki desberdinen bideoak, eta inolako akatsik topatuko bazenu abisatu. Bestalde bideo hauek falta direla uste dugu, guztira 18 bideo:
Erregeak (Gabon Kanta: Errege bat Meltxor…)
Arranoaren begiak (Wartina)
Ai, Mari Miguel (Herri-kanta)
Ari naizela (Hitzak: Pedro Jose Elizegi eta Jose Manuel Lujanbio. Musika: Herri-doinua)
Arrantzale maitagarri (Hitzak: J. Dassance / Musika: E. Labegerie)
Dilin, dalan (Hitzak eta musika: Mixel Labeguerie)
Ene maitia (Hitzak eta musika: Jeannot et Martin Irazoqui)
Garaituko dugu (Hitzak eta musika: Pete Seeger / Euskaratua: Josu Landa)
Glu, glu, glu (Jose Maria Iparragirre)
Iragan besta biharamunian (Hitzak: Joan Batista Elizanburu / Musika: herri-doinua)
Kanta (Hitzak: Guillaume Irigoyen / Musika: Michel Mallory)
Xurxuri baten gainean (Hitzak eta musika: Manex Pagola)
Guztiok Plentziara (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)
San Antolinen Ereserkia (Hitzak: Pedro Francés Ecenarro / Musika: herri-doinua. Euskaratua: Jokin de Pedro)
Santiago eta Santa Ana (Uribeko kopla zaharrak)
Lekeitioko Karnabal (Herri-kanta)
Anaitasuna (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)
Athletikeko neskak (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)
kantari.eus era migratu gara eta Twitter-a zabaldu dugu
Lortu dugu, Euskal Kanten app honek badu bere txokoa internet .eus-pean, primeran! Hemendik aurrera .eus domeinupean egongo gara, eta bestalde Twitter kontua ireki dugu ere @kantariapp Jarraituiguzu!
Gabon Kanta berriak gehituta Plentzia Kantaguneari esker
Plentzia Kantaguneari esker Gabon Kanten zerrenda eguneratu dugu, 6 abesti berri gehitu ditugu eta batzuk birmoldatu ditugu. Plentziako lagunek lan itzela egin dute ez bakarrik abesti normaletan baizik eta gabon kantetan ere, hauek kantatzeko erraztasunak emanez.
Eguneratzeko, mugikorran (internetera konektatuta zaudenean) kantari app-a irekitzerik bakarrik ez duzu egin behar eta goikaldean klik egin, Gabon Kantak aukeratuz.
Plentzian egindako aurkezpena
Lotura honetan pasadan asteko asteazkenean, euskararen egunean, Plentzian egindako aurkezpena doakizue:
Bihar Abenduak 3, Plentzian Kantari App-aren aurkezpena
1.43 – 2014-11-23: Plentzia Kantagune-ko liburuxka, datu base berria ta logoa
Hiru berrikuntza nagusi dakartza bertsio honek:
1) Plentzia Kantagune-k egindako lana eta gero beraien azken liburuxka ikusgarri dago app-an. Lan izugarria egin dute 234 abestiz osatutako kantutegi eguneratua, kantatzeko laguntzekin etabar…
2) Datu basea aldatuta. Aldaketa tekniko garrantzitsua, lehen json formatuan gordetzen ziren datuak, orain aldiz SQLiten. Gainera app-a eguneratu gabe, app-a irekitzen dugun bakoitzean zerbitzarira konektatuko da, eta liburuxka, abestiak, edota hauetan aldaketak baleude, automatikoki app-ean eguneratuko lirateke. Honek gainera posibilitateak emango du aurrerantzean bestelako hobekuntzak egiteko.
3) Logo propioa. Nati De La Puerta artistari esker badugu gure logo propioa.
Plentzia Kantaguneko liburuxka
Plentzia Kantaguneko liburuxka gehitzeak Kantariko App-era kalitatezko jauzia eman dio, izan ere gure Plentziako lagunek lan itzela egin dute, 234 kantutako liburuxka sortu dute Euskal Herriko abesti kantatuenekin eta hauek abesteko laguntzak jarriaz.
Mila esker liburuxka hau egin eta app-an egoteko hilabetetako lana egin duzuenei. Hauexek dira besteon artean, koordinatu, bildu, alderatu, aukeratu, dokumentatu, zuzendu, ohar musikalak, maketatu, paperezko edizioa prestatu, app-rako prestatu eta app-an sartu duzuenak.
Mila mila esker zuei, zuen lan ederragaitik eta era digitalean ere dohainik eskeintzeagaitik (izenezko orden alfabetikoz):
Galder Segurola Fernández
Ion Iñaki Azpiazu Núñez
Jesús Romo Uriarte
Jokin De Pedro
Kepa Martínez de Lagos Moraza
Nati De La Puerta Rueda
Rufino Javier Idarraga Malatsetxebarria
Plentzia Kantaguneko liburuxka berriaren inguruko ohar batzuk
Gizaki bakoitzak kanturako joera dauka, kantatzea komunikaziorako eta emozioak partekatzeko bidea delako. Baina kantatzea ez da norberak bakarka burutzen duen eginkizuna, kantatzea gizataldean erroturik dago eta horregatik kantua kulturaren zati garrantzitsua da.
Kantagintza tradizionalaren alorrean gure Herriak benetako altxorra bildu du denboraren poderioz. Herriak gure eskuetan jarri dituen kantak, Uribe Kostatik lau haizetara zabaldu nahi ditugu Kantutegi honen bitartez. Zatoz gurekin eta herri kantagintzaren tradizioari beste katebegi bat jar dezaiogun.
Kantutegi honek kanturako laguntza eskaini nahi du eta horregatik zenbait ikur gehitu ditugu. Lau dira adierazpideak:
– Beltzez idatzitako zatiak kantatzean luzatu egiten dira edo diptongoa bereizi.
– Azpimarraz idatzitako zatiak kantatzean elkartu egiten dira.
– Parentesi artean doana ez da ahoskatu behar.
– Izartxoa agertzeak abestia moztu egin dugula esan nahi du.
Gure bloga: www.plentziakantagune.
Gure emaila: plentzia.kantagune@gmail.com