Hileko artxiboak: azaroa 2014

1.43 – 2014-11-23: Plentzia Kantagune-ko liburuxka, datu base berria ta logoa

Hiru berrikuntza nagusi dakartza bertsio honek:

1) Plentzia Kantagune-k egindako lana eta gero beraien azken liburuxka ikusgarri dago app-an. Lan izugarria egin dute 234 abestiz osatutako kantutegi eguneratua, kantatzeko laguntzekin etabar

2) Datu basea aldatuta. Aldaketa tekniko garrantzitsua, lehen json formatuan gordetzen ziren datuak, orain aldiz SQLiten. Gainera app-a eguneratu gabe, app-a irekitzen dugun bakoitzean zerbitzarira konektatuko da, eta liburuxka, abestiak, edota hauetan aldaketak baleude, automatikoki app-ean eguneratuko lirateke. Honek gainera posibilitateak emango du aurrerantzean bestelako hobekuntzak egiteko.

3) Logo propioa. Nati De La Puerta artistari esker badugu gure logo propioa.

Plentzia Kantaguneko liburuxka

Plentzia Kantaguneko liburuxka gehitzeak Kantariko App-era kalitatezko jauzia eman dio, izan ere gure Plentziako lagunek lan itzela egin dute, 234 kantutako liburuxka sortu dute Euskal Herriko abesti kantatuenekin eta hauek abesteko laguntzak jarriaz.

Mila esker liburuxka hau egin eta app-an egoteko hilabetetako lana egin duzuenei. Hauexek dira besteon artean, koordinatu, bildu, alderatu, aukeratu, dokumentatu, zuzendu, ohar musikalak, maketatu, paperezko edizioa prestatu, app-rako prestatu eta app-an sartu duzuenak.

Mila mila esker zuei, zuen lan ederragaitik eta era digitalean ere dohainik eskeintzeagaitik (izenezko orden alfabetikoz):

Galder Segurola Fernández
Ion Iñaki Azpiazu Núñez
Jesús Romo Uriarte
Jokin De Pedro
Kepa Martínez de Lagos Moraza
Nati De La Puerta Rueda
Rufino Javier Idarraga Malatsetxebarria

Plentzia Kantaguneko liburuxka berriaren inguruko ohar batzuk

Gizaki bakoitzak kanturako joera dauka, kantatzea komunikaziorako eta emozioak partekatzeko bidea delako. Baina kantatzea ez da norberak bakarka burutzen duen eginkizuna, kantatzea gizataldean erroturik dago eta horregatik kantua kulturaren zati garrantzitsua da.

Kantagintza tradizionalaren alorrean gure Herriak benetako altxorra bildu du denboraren poderioz. Herriak gure eskuetan jarri dituen kantak, Uribe Kostatik lau haizetara zabaldu nahi ditugu Kantutegi honen bitartez. Zatoz gurekin eta herri kantagintzaren tradizioari beste katebegi bat jar dezaiogun.

Kantutegi honek kanturako laguntza eskaini nahi du eta horregatik zenbait ikur gehitu ditugu. Lau dira adierazpideak:
– Beltzez idatzitako zatiak kantatzean luzatu egiten dira  edo diptongoa bereizi.
– Azpimarraz idatzitako zatiak kantatzean elkartu egiten dira.
– Parentesi artean doana ez da ahoskatu behar.
– Izartxoa agertzeak abestia moztu egin dugula esan nahi du.

Gure bloga:   www.plentziakantagune.blogspot.com
Gure emaila: plentzia.kantagune@gmail.com