Gaur bertan 3.3.0 bertsioa gehitu dugu, bai Android (espero dugu ordu batzuk barru Google Playk bertsioa onartzea) zein Web-erako bertsiora.
Hobekuntzak:
- Bilatzailean zuzenketak eta hobekuntzak. Hemendik aurrera zenbakiz ere bilatu daiteke eta bilaketa bakoitzean aurreko bilaketen emaitzak garbitzen dira, zegoen akatsa zuzenduta.
- Zarautz Kantuz, Zarautzeko kantuzaleen ekimenaren liburuxka dagoeneko Kantarin erabilgarri.
- ‘Guztiak’ liburuxkara 37 abesti gehitu ditugu, hoietako 36 Zarautz Kantuz-eko liburuxkatik, Zarautzeko kanta tradizionalak tartean.
Gustatuko litzaiguke Oihan Odriozola kolaboratzaileari gure esker ona adieraztea. Izan ere zarauztar honek sekulako lana egin du, Zarautz Kantuz-eko abesti guztiak berak lortu, egokitu eta sartu ditu eta Zarautz Kantuz-eko kideekin bera egon da harremanetan. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko.