Korrika gutxi barru jarriko da berriro martxan Euskal Herrian eta App-an Korrikaren liburuxka zabaldu berri dugu, non Korrikaren 22 edizioen abestien letra eta bideoak bildu ditugu.
Kategorien artxiboak: Berriak
2022-01-12: Kantari app-a orain web-ean erabilgarri!
Zer esan nahi du honek? Android eta iOS-erako genituen app-ez aparte, orain web app bat sortu dugula, hau da, web bat zeinak abestien letrak eta bideoak dituen.
Ortuella balkoietan kantari
Egoera berezi honetan, zenbait Kantagunek eta taldek interneten bitartezko kantariak antolatzen hasi dira.
Orain ere azkartasunez eta freskotasunez beste Kantari berezi bat antolatu dute, oraingoan Ortuellan: balkoietatik abestutakoa, beren jaiak birmoldatuz sortutakoa, izan ere betiko jaiak ezin izan dituztelako antolatu, herriko zenbait elkarteek ekimen hau burutu dute. Tartean zenbait lagun ditugu, Iker Martinez Giri, Alain Zamorano… eta beren liburuxka sartu dugu App-an ekimen hau era apal batean babesteko.
Bejondeizuela! Animo lagunok! Ondo pasa! Gogoratu, datorren larunbatean 12etan: Ortuellako Jaiak 2020
En esta situación tan especial, diversos kantagunes y grupos están organizando kantaris especiales a través de las redes.
En esta ocasión con inteligencia y frescura, desde Ortuella han organizado otro kantari, en esta ocasión desde los balcones y creado por diversos grupos del pueblo, remodelando sus fiestas habituales que debido a las circunstancias no pueden celebrar. Entre las personas que están detrás, tenemos varios amigos: Iker Martinez “Guiri”, Alain Zamorano, por lo que hemos querido colaborar de forma muy humilde, simplemente creando el libreto con las canciones de ese día.
Mucha suerte, ánimo y pasadlo súper bien. Este sábado 16 a las 12:00
Abesti berriak gehituta, 427 osotara!
Plentzia Kantagunek abesti berri gehiago bidali dizkigu bere liburua osatzeko eta liburu nagusiari, “Guztiak” izenpean dagoenari gehitu ditugu, beraz 427 euskal kanta batzen ditugu dagoeneko.
Bestalde, Android-en 35000 erabiltzaile izatera heldu gara!
Eskerrik asko Plentzia Kantaguneari, beren lan itzelagatik eta app erabiltzaile guztiokin partekatu nahi izateagatik.
Mila esker Gabi De La Maza-ri ere bere bideo karaokeengatik eta azkenez app erabiltzaileei, zuek mantentzen baituzue app-a bizirik.
Athletic Ibiltaria, igandeko partida baino lehen, kantari
Igande hau oso garrantzitsua izango da Athletic-entzat, eta giroa are gehiago sustatzeko Athletic-ek Animazio Batzordearekin elkarlanean (Iñigo Cabacas Herri Harmaila, Euskal Lions eta Peñen Elkartea) kantari bat antolatu du Santimamiñeko partida baino lehen.
Kantari app-aren 20.000 Android erabiltzaile gara!
Pasadan astean Kantari App-ak 20.0000 erabiltzaile desberdinetara iritsi zen, hau da, 20.000 pertsona desberdinek dagoeneko Android-en Kantari deskargatu dute.
Pasadan urtarrilean bertsio berria atera eta hilabete hauetan deskargak asko hazi dira. Izan ere, 2017rako 25 euskal app ezagunenen artean gaude.
Mila mila esker guztiei!
Zergatik .eus domeinua aukeratu genuen?
Atzo Radio Euskadiko Graffiti programan galdera honeri erantzuna eman genion. María Ruiz-ek Kantari .eus domeinudun proiektu bezala elkarriztatu gintuen.
Olentzeroaren abestiaren bertsio desberdinen bilduma
Olentzeroa etorri berri eta berriro mendira joan zaigu, baina urtero ikazkina kaleetara jeisten denean bere abestiaren gero eta bertsio gehiago dituela ohartu da.
Estilo desberdinetakoak, baina guztiak oso politak bezain hunkigarriak dira eta batzea pentsatu dugu. Hona hemen abesti sorta.
Larunbat honetan, Bilbo Kantari Olabeagako Jaietan!
Larunbat honetan, hilaren 10ean, arratsaldeko 20:00 etatik aurrera Bilbo Kantari eszenatokiz aldatuko da, Olabeagako Jaietara hurbiltzeko; bide batez auzo polit hau ezagutzeko parada ederra izango dugu.
Izan ere Bilbo Kantarik, Olabeagako jendearekin elkarlanean, Olabeaga punta batetik bestera zeharkatzen duen ibilbidea antolatu du.
Bilbo Kantari – Baiona Kantari
Patrick Frantsesena zenaren omenaldira joango dira Bilbo Kantariko-ek, izan ere Bilbotik Baionara autobus bat antolatu dute.
Zure izena emateko 10 euro sartu behar dituzu kontu korronte batean, joana 9etan izango da eta buelta gaueko 9 edo 10 aldera.
Animatu zaitez, Plentzia Kantaguneko lagunek ere badoaz.