Albiste onak dakarkigu!
Azkenean lortu dugu eta kalean dago dagoeneko Kantariren iOS-erako 3. bertsioa! Honekin, iPhonerako geneukan bertsio zaharkitua atzean utzi eta 3 plataformetarako app-ak berdintzen ditugu, Android, web eta iOS.
Gaur bertan 3.3.0 bertsioa gehitu dugu, bai Android (espero dugu ordu batzuk barru Google Playk bertsioa onartzea) zein Web-erako bertsiora.
Hobekuntzak:
Gustatuko litzaiguke Oihan Odriozola kolaboratzaileari gure esker ona adieraztea. Izan ere zarauztar honek sekulako lana egin du, Zarautz Kantuz-eko abesti guztiak berak lortu, egokitu eta sartu ditu eta Zarautz Kantuz-eko kideekin bera egon da harremanetan. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko.
Korrika gutxi barru jarriko da berriro martxan Euskal Herrian eta App-an Korrikaren liburuxka zabaldu berri dugu, non Korrikaren 22 edizioen abestien letra eta bideoak bildu ditugu.
Zer esan nahi du honek? Android eta iOS-erako genituen app-ez aparte, orain web app bat sortu dugula, hau da, web bat zeinak abestien letrak eta bideoak dituen.
Kaixo lagunok,
Pozik, Kantari app-an aldaketa bat egin dugula esatera gatoz!
Aurreko bertsioan, letra handitu edo txikitzeko ahalmena gehitu bagenion, honakoan bilatzailea gehitu diogu eta logoa erabat aldatu.
Eskerrik asko gure Jaio De La Puerta maitiari, izan ere berak ere egin du Kantari-ren bigarren logo hau. Baita Daniel Montil Subirats-eri laguntza teknikoagatik eta azkenik, Plentzia Kantaguneri, beti emandako sostenguagatik.
Euskararen egunaz gozatzeko beste gehigarri bat!
Kaixo lagunok,
Pozik, Kantari app-an aldaketa bat egin dugula esatera gatoz!
Bertsio honetan, dagoeneko letra handitu edo txikitu daiteke agertzen diren botoi batzuei klik eginez.
Pasadan urtean Android-en geneukan bertsioa bertan behera utzi zuen Android berak eta horregatik beste teknologi berri bat erabilita, zerotik egindako app berri bat atera behar izan genuen.
Bertsio horrek zenbait ezaugarri faltan zeukan, baina ahal bezain pronto atera behar izan genuen. Gaurtik aurrera, behintzat letra handiagotu daiteke eta bidean jarraitzen dugu, beste ezaugarriak martxan jartzeko.
Bestalde, zenbait erabiltzaile kexu ziren zeren eta batzutan app-a daturik bezala gelditzen zen. App-aren azpiegietura handitu dugu eta imaginatzen dugu hemendik aurrera ez dela berriro gertatuko.
Kantuzale hori, zuk beti emandako sostengua eskertuz, bihotzez, mila esker!
Egoera berezi honetan, zenbait Kantagunek eta taldek interneten bitartezko kantariak antolatzen hasi dira.
Orain ere azkartasunez eta freskotasunez beste Kantari berezi bat antolatu dute, oraingoan Ortuellan: balkoietatik abestutakoa, beren jaiak birmoldatuz sortutakoa, izan ere betiko jaiak ezin izan dituztelako antolatu, herriko zenbait elkarteek ekimen hau burutu dute. Tartean zenbait lagun ditugu, Iker Martinez Giri, Alain Zamorano… eta beren liburuxka sartu dugu App-an ekimen hau era apal batean babesteko.
Bejondeizuela! Animo lagunok! Ondo pasa! Gogoratu, datorren larunbatean 12etan: Ortuellako Jaiak 2020
En esta situación tan especial, diversos kantagunes y grupos están organizando kantaris especiales a través de las redes.
En esta ocasión con inteligencia y frescura, desde Ortuella han organizado otro kantari, en esta ocasión desde los balcones y creado por diversos grupos del pueblo, remodelando sus fiestas habituales que debido a las circunstancias no pueden celebrar. Entre las personas que están detrás, tenemos varios amigos: Iker Martinez “Guiri”, Alain Zamorano, por lo que hemos querido colaborar de forma muy humilde, simplemente creando el libreto con las canciones de ese día.
Mucha suerte, ánimo y pasadlo súper bien. Este sábado 16 a las 12:00
Plentzia Kantagunek abesti berri gehiago bidali dizkigu bere liburua osatzeko eta liburu nagusiari, “Guztiak” izenpean dagoenari gehitu ditugu, beraz 427 euskal kanta batzen ditugu dagoeneko.
Bestalde, Android-en 35000 erabiltzaile izatera heldu gara!
Eskerrik asko Plentzia Kantaguneari, beren lan itzelagatik eta app erabiltzaile guztiokin partekatu nahi izateagatik.
Mila esker Gabi De La Maza-ri ere bere bideo karaokeengatik eta azkenez app erabiltzaileei, zuek mantentzen baituzue app-a bizirik.
Igande hau oso garrantzitsua izango da Athletic-entzat, eta giroa are gehiago sustatzeko Athletic-ek Animazio Batzordearekin elkarlanean (Iñigo Cabacas Herri Harmaila, Euskal Lions eta Peñen Elkartea) kantari bat antolatu du Santimamiñeko partida baino lehen.
Pasadan astean Kantari App-ak 20.0000 erabiltzaile desberdinetara iritsi zen, hau da, 20.000 pertsona desberdinek dagoeneko Android-en Kantari deskargatu dute.
Pasadan urtarrilean bertsio berria atera eta hilabete hauetan deskargak asko hazi dira. Izan ere, 2017rako 25 euskal app ezagunenen artean gaude.
Mila mila esker guztiei!