iOS (iPhone eta iPad-erako) 3. bertsioa atera dugu!

Albiste onak dakarkigu!

Azkenean lortu dugu eta kalean dago dagoeneko Kantariren iOS-erako 3. bertsioa! Honekin, iPhonerako geneukan bertsio zaharkitua atzean utzi eta 3 plataformetarako app-ak berdintzen ditugu, Android, web eta iOS.

Azkenean, logoa eguneratuta, liburuxka eta abesti gehiago darkarkigu. Hemendik aurrera,  Android eta web bertsioak aldatzen direnean iOS-erako bertsioa aldatuko da baita, izan ere, datu base bera erabiltzen dute.

Bestalde, aurrerapausu galanta da eta ez da erraza izan, baina lortutakoa bolondres batzuen lana eta esfortzuei esker izan da, bereziki aipatuko genituzke: Iñaki Porres Artaraz eta Salomé Augusto Santos. Bihotzez, guztien izenean, mila mila esker.

Oso pozik gaude, espero dugu gozatzea eta eskertuko genizueke baldin eta app-a eguneratzeaz gain, baloratuko bazenute App Store-an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude