Korrika gutxi barru jarriko da berriro martxan Euskal Herrian eta App-an Korrikaren liburuxka zabaldu berri dugu, non Korrikaren 22 edizioen abestien letra eta bideoak bildu ditugu.
Bilduma hau Oihan Odriozola kolaboratzaile zarauztarrari esker posiblea izan da, zeinak kanta guztiak bildu eta bideoa bilatu die. Eduardo Guedes Falcón kanariarrak, aldiz, marrazki hau egin digu liburuxka errepresentatzeko. Bejondeizuela!
Bestalde, Guztiak liburuxkan dauden abesti guztiak birpasatu eta zuzendu ditugu, letretan zeuden akatsak zuzentzeko eta bideoak osatzeko. Honezkero, 7 kantu besterik ez dute bideo zuzenik baina Gabi de La Maza eta Plentzia Kantaguneko, Kepa Martínez de Lagos eta Jesús Romo-ei esker lortzeko bidean gaude. Mila mila esker, bihotzez!
Dena hau, bai web appean zein Android-eko bertsioan eskuragarri dagoeneko.