Android eta weberako 4.0.0 bertsioa: Ekimenen agenda, diseinuaren hobekuntzak, bideoen arazoak zuzendu…

Kantuzale lagun hori:

Pozaren pozez esan behar dizugu, Kantari app-aren bertsio berria argitaratu berri dugula.

Bertsio honek agenda dauka kantarien egutegia jakiteko eta baita (pixkanaka-pixkanaka, ze elikatzeko lana ere badago atzetik, noski) egun horretan egongo diren geldilekuak eta abesti-zerrenda.

Horretaz aparte bideoekin zeuden arazoak konpondu direla ematen du eta diseinuaren aldetik hobekuntzak egin dira, adibidez kartelak haundi jarri daitezke beraietan klik eginda.

Hobekuntzak ditugu dagoeneko egiteko (pazientzia mesedez) eta hurrengo erronka iOS (iPhone eta iPad) bertsioa egitea da ere.

Hilabeteak izan dira bertsio honetan lanean, teknologi berri bat erabilita. Horretaz aparte, edukiak kudeatzeko (abestiak, zerrendak) ere intranet bat sortu genuen orain urtebete luze eta herrietako batzuek dagoeneko frogatu dute. Orain, intranet hori ere hobeto nahi dugu herri bakoitzak bere egutegia kudea dezan eta egun bakoitzeko kantu-zerrenda. Hori izango dugu ere helburu.

Eskerrik asko bihotzez, Euskal Herriko txoko guztietako kantuzaleei, Kantari app-aren erabiltzaileei eta hainbat modutan laguntzen zabiltzateneei, bereziki honakoan: Oihan Odriozola, Josu Erezuma aipatu nahiko nituzke, intraneta erabiltzen aitzindari eta Gabi De La Maza handiari ere, bideoak behar diren moduan ikusteko egindako esfortzuengatik.

Biba zuek! Gora gu!

 

Egutegia eta ekimenak

Egutegia eta ekimenak

Bilatzailea

Bilatzailea

Abestiaren letra eta bideoa

Abestiaren letra eta bideoa

Liburuaren zerrenda

Liburuaren zerrenda

Liburu guztiak

Liburu guztiak

Kantujiraren geldilekuak eta abesti-zerrenda

Kantujiraren geldilekuak eta abesti-zerrenda

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude