Kategorien artxiboak: Bertsioak

Kantari app-a 0.8 bertsioan hasi zen eta gaur egun 1.3a pasatu du dagoeneko

Athletic-en finala dela eta Bartzelona Kantari gabarra batean!

Abesten ibiltzen gogoko badugu, jada itsasontzi baten barrruan egitea eta Bartzelonan egitea, itzela da! Eta hala egingo dugu, Txoko Vilanova-k gonbidatuta Harrapari Athletic peña, Zuri-gorri Athletic peña, Txinbotarrak Konpartsa, Zorrotza Kantari eta Kantari app ilusio haundiz eta poztasun askoz elkarlanean jarri gara, kantari hori final egunean gabarra baten barruan egiteko.

kantari100 zuri-gorri-zorrotzatxoko-vilanovaharrapari-taldea-zorrotzaa txinbotarrak

Jarraitu irakurtzen

100 Bideoa baino gehiago berrituta, laguntzerik bai?

Azken egunotan lanean ibili gara app-ak erabiltzen dituen bideoak eguneratzen, izan ere asko ez zeuden martxan dagoeneko eta beste batzuk oraindik hutsik zeuden zeren eta bideo egokirik ez genuen aurkitu.

100 bideo baino gehiago gehitu edota aldatu ditugu, berriro ere nola ba ez bideo gehienak gure lagun Gabi de La Maza (Txantxangorri)-arenak dira; bideo asko berritu ditu eta prozesu hori dela eta bertan behera gelditu dira bere bideoetara esteka asko, horregaitik berritu behar izan ditugu. Milesker lan honegaitik eta milesker guri laguntzeko agertu duen prestutazuna.

App-a nola eguneratu:

Ez duzu app-a berriro deskargatu beharrik. Interneta aktibatuta izanda zure mugikorrean (bai 3G zein WIFI-a) app-a zabaldu eta automatikoki bideo berriak deskargatuko dira.

Lagundu nahi?

Alde batetik frogatu liburuki desberdinen bideoak, eta inolako akatsik topatuko bazenu abisatu. Bestalde bideo hauek falta direla uste dugu, guztira 18 bideo:

Erregeak (Gabon Kanta: Errege bat Meltxor…)

Arranoaren begiak (Wartina)

Ai, Mari Miguel (Herri-kanta)

Ari naizela (Hitzak: Pedro Jose Elizegi eta Jose Manuel Lujanbio. Musika: Herri-doinua)

Arrantzale maitagarri (Hitzak: J. Dassance / Musika: E. Labegerie)

Dilin, dalan (Hitzak eta musika: Mixel Labeguerie)

Ene maitia (Hitzak eta musika: Jeannot et Martin Irazoqui)

Garaituko dugu (Hitzak eta musika: Pete Seeger / Euskaratua: Josu Landa)

Glu, glu, glu (Jose Maria Iparragirre)

Iragan besta biharamunian (Hitzak: Joan Batista Elizanburu / Musika: herri-doinua)

Kanta (Hitzak: Guillaume Irigoyen / Musika: Michel Mallory)

Xurxuri baten gainean (Hitzak eta musika: Manex Pagola)

Guztiok Plentziara (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)

San Antolinen Ereserkia (Hitzak: Pedro Francés Ecenarro / Musika: herri-doinua. Euskaratua: Jokin de Pedro)

Santiago eta Santa Ana (Uribeko kopla zaharrak)

Lekeitioko Karnabal (Herri-kanta)

Anaitasuna (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)

Athletikeko neskak (Hitzak eta musika: Sabin Lopez de Gereño)

Gabon Kanta berriak gehituta Plentzia Kantaguneari esker

Plentzia Kantaguneari esker Gabon Kanten zerrenda eguneratu dugu, 6 abesti berri gehitu ditugu eta batzuk birmoldatu ditugu. Plentziako lagunek lan itzela egin dute ez bakarrik abesti normaletan baizik eta gabon kantetan ere, hauek kantatzeko erraztasunak emanez.

Eguneratzeko, mugikorran (internetera konektatuta zaudenean) kantari app-a irekitzerik bakarrik ez duzu egin behar eta goikaldean klik egin, Gabon Kantak aukeratuz.

Gabon kanta berriak

Jarraitu irakurtzen

1.43 – 2014-11-23: Plentzia Kantagune-ko liburuxka, datu base berria ta logoa

Hiru berrikuntza nagusi dakartza bertsio honek:

1) Plentzia Kantagune-k egindako lana eta gero beraien azken liburuxka ikusgarri dago app-an. Lan izugarria egin dute 234 abestiz osatutako kantutegi eguneratua, kantatzeko laguntzekin etabar

2) Datu basea aldatuta. Aldaketa tekniko garrantzitsua, lehen json formatuan gordetzen ziren datuak, orain aldiz SQLiten. Gainera app-a eguneratu gabe, app-a irekitzen dugun bakoitzean zerbitzarira konektatuko da, eta liburuxka, abestiak, edota hauetan aldaketak baleude, automatikoki app-ean eguneratuko lirateke. Honek gainera posibilitateak emango du aurrerantzean bestelako hobekuntzak egiteko.

3) Logo propioa. Nati De La Puerta artistari esker badugu gure logo propioa.

1.10 – 2014-01-19: Kantari App 1.10 Liburu berria gehituta eta beste hobekuntzak

Android-erako 1.10 bertsioa aurkitu dugu. Oraingoan 2014. Bilbo Kantariren liburu berria gehitu dugu. Liburu hau lehenagokoaren abesti berdinak ditu baina kantu berri bi ditu ere, eta hauen zenbakiak aldatzen dira, beraz gehitu dugu.

Orain liburuxka ezberdinak (Bilbo Kantari 2014, Bilbo Kantari lehenengokoa, Gabon Kantak) ‘select’ baten bitartez hautatzen dira. Askoz errazagoa da.

Berriak:

– Bilbo Kantari-ren 2014.eko liburuxka berria gehituta. Bi abesti berri ditu eta orden desberdina.
– Liburuxka desberdinak ‘select’ baten bitartez aukeratzen dira.
Novedades:
– Añadido el libro Bilbo Kantari del 2014. Tiene dos canciones nuevas y orden diferente.
– Los libros se seleccionan ahora mediante un ‘select’.