Liburuki berria: Kantari App-ari Athletic-en 33 kanta gehitu dizkiogu

Denek dakigun bezala Athletic-ek datorren 30ean Barcelonaren kontra kopa finala jokatuko du, eta Kantari app-etik Bizkaian piztutako ilusio horrekin bat egin nahi dugu, beraz Athletic-en 33 abesti liburuki berri batean bildu ditugu.

Athletic Club-en liburukia Kantari App-ean

Athletic Club-en liburukia Kantari App-ean

Kanten letraz aparte bideo bat ere badago non doinua entzuterik izango duzue. Horrela edonork bere mugikorrean Athletic-en kanta ugari eramango ditu, eta praktikatu ahal izango ditu bai Bartzelonan zein Bilbon animatzeko. Athletic hain handia izanda salbuespen bat egin dugu eta euskaraz aparte erderaz dauden kantak ere sartu ditugu, bai ingeleraz zein erderaz.

Baina nola eskuratu Athletic-en liburuki berri hau?

Kantari App-a instalaturik ez baduzu! (ayy…)

Android: Instalatu Google Play-ren bitartez (dohainik da)

iPhone/iPad: Jo Market-era

Kantari App-a instalaturik baduzu

Liburuki berri hau deskargatzeko ez duzu app-a desinstalatu behar eta berriro instalatu, are errazago, eguneratzeko mugikorran (internetera konektatuta zaudenean) kantari app-a irekitzerik bakarrik ez duzu egin behar; automatikoki abesti berriak deskargatuko dira, gero goikaldean klik egin, Athletic Club aukeratuz.

athletic-club-liburukiak

Milesker bideoak egin dituzten guztiei, haien artean Gabi De La Maza, baita Alain, Igor, Izaskun, Lander eta letrak transkribatzen lagundu gaituzten laguneei.

Letretan edota bideotan Inolako akatsik aurkitu ezkero idatziguzue mesedez info @ kantari .eus helbidera eta saiatuko gara zuzentzen.

Gozatu eta beti bezala Aupa Athletic! Ah, lasai, etorkizunean Erreala eta beste taldeen kantak gehitzen saiatuko gara 😉

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude