Atzo Radio Euskadiko Graffiti programan galdera honeri erantzuna eman genion. María Ruiz-ek Kantari .eus domeinudun proiektu bezala elkarriztatu gintuen.
Gaur Radio Euskadi-n egongo gara
Kantari Radio Euskadi-ko “Más que palabras” saioan
Kantariren inguruko Radio France Bleu Pays Basque-n erreportaia
Iparraldeko Radio France Bleu Pays Basque-k Kantari-ren inguruko erreportaia egin du eta bertan ere elkarrizketatuak izan gara.
2017-01-13: iOSerako Kantari 2 berria martxan!
Pixkat kostatu arren, lortu dugu eta bai iPaderako zein iPhonerako Kantari 2 berria martxan dago atzotik. Milesker Kimasoft-eko Iñaki Porres-i bere laguntzagatik.
Deskargatzeko jo hona: https://itunes.apple.com/es/app/kantari/id802974064?mt=8
Kantari Onda Vasca-ko Made in Euskadi saioan
Bego Beristain eta Urtzi Jauregibeitiak 2017-01-09an Galder Segurola-ri egindako elkarrizketa, non app honen azken bertsioko gora-beherak jorratzen dira.
Kantari 2.01: Zenbait hobekuntza (momentuz Android-erako)
– Logoak hobetuak
– Bilatzaileetan bilaketa bat garbitzeko aukera ematen da
– Bideorik ez badago ez erakutsi espazio libre hori
– Atzerarako istorioa hobetua
2017-01-03: Kantari 2 bertsioa kalean! (Momentuz Android-erako)
Hilabete luze batzuk App berri honetan eman eta gero gaur Kantari 2 bertsioa kalean da! Hobetu dugulakoan gaude, momentuz bakarrik Android-erako baina aurki IOS-erako ere egongo da.
Olentzeroaren abestiaren bertsio desberdinen bilduma
Olentzeroa etorri berri eta berriro mendira joan zaigu, baina urtero ikazkina kaleetara jeisten denean bere abestiaren gero eta bertsio gehiago dituela ohartu da.
Estilo desberdinetakoak, baina guztiak oso politak bezain hunkigarriak dira eta batzea pentsatu dugu. Hona hemen abesti sorta.
Larunbat honetan, Bilbo Kantari Olabeagako Jaietan!
Larunbat honetan, hilaren 10ean, arratsaldeko 20:00 etatik aurrera Bilbo Kantari eszenatokiz aldatuko da, Olabeagako Jaietara hurbiltzeko; bide batez auzo polit hau ezagutzeko parada ederra izango dugu.
Izan ere Bilbo Kantarik, Olabeagako jendearekin elkarlanean, Olabeaga punta batetik bestera zeharkatzen duen ibilbidea antolatu du.