Egilearen artxiboa: Galder Segurola

2015-12-06: 2 gabon kanta berriak sartuta ta bideoak eguneratuta

Jaio, Plentzia Kantaguneko kideak gabonetan kantatuko dituzten beste bi abesti gehiago bidali dizkigu. Gehitu ditugu bideoa eta guzti beraz 36 gabonetako kantak aurkituko dituzue dagoeneko.

gabon-kantak-2016

Milesker Jaio ta Plentzia Kantagune bildu dituzuen abesti hauegaitik. Gainera bideo batzuk eguneratu ditugu, eta ezabatuta zeuden beste batzuk zuzendu.


 

Baina nola eskuratu gabonetako kanta hauek?

Kantari App-a instalaturik ez baduzu! (ayy…)

Android: Instalatu Google Play-ren bitartez (dohainik da)

iPhone/iPad: Jo Market-era

Kantari App-a instalaturik baduzu

Liburuki berri hau deskargatzeko ez duzu app-a desinstalatu behar eta berriro instalatu, are errazago, eguneratzeko mugikorran (internetera konektatuta zaudenean) kantari app-a irekitzerik bakarrik ez duzu egin behar; automatikoki abesti berriak deskargatuko dira, gero goikaldean klik egin, Gabon Kantak aukeratuz.

gabonetako-liburukiak

Athletic-en finala dela eta Bartzelona Kantari gabarra batean!

Abesten ibiltzen gogoko badugu, jada itsasontzi baten barrruan egitea eta Bartzelonan egitea, itzela da! Eta hala egingo dugu, Txoko Vilanova-k gonbidatuta Harrapari Athletic peña, Zuri-gorri Athletic peña, Txinbotarrak Konpartsa, Zorrotza Kantari eta Kantari app ilusio haundiz eta poztasun askoz elkarlanean jarri gara, kantari hori final egunean gabarra baten barruan egiteko.

kantari100 zuri-gorri-zorrotzatxoko-vilanovaharrapari-taldea-zorrotzaa txinbotarrak

Jarraitu irakurtzen