Larunbat honetan, Bilbo Kantari Olabeagako Jaietan!

Larunbat honetan, hilaren 10ean, arratsaldeko 20:00 etatik aurrera Bilbo Kantari eszenatokiz aldatuko da, Olabeagako Jaietara hurbiltzeko; bide batez auzo polit hau ezagutzeko parada ederra izango dugu.

Bilbo Kantari Olabeagan

Izan ere Bilbo Kantarik, Olabeagako jendearekin elkarlanean, Olabeaga punta batetik bestera zeharkatzen duen ibilbidea antolatu du.

Olabeagako baseliza ere bisitatuko dugu, eskailerarik gabeko bidea erabiliz, errepidetik hain zuzen.

Plan eder hau borobiltzeko, Balmasedako “Nafarroa kanta taldea” izango dugu kantak beren instrumentu eta dantzekin girotzen.

Animatu zaitez eta zabaldu!

Behera jaitsi ibilbide osoa PDF-an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude