Athletic-en finala dela eta Bartzelona Kantari gabarra batean!

Abesten ibiltzen gogoko badugu, jada itsasontzi baten barrruan egitea eta Bartzelonan egitea, itzela da! Eta hala egingo dugu, Txoko Vilanova-k gonbidatuta Harrapari Athletic peña, Zuri-gorri Athletic peña, Txinbotarrak Konpartsa, Zorrotza Kantari eta Kantari app ilusio haundiz eta poztasun askoz elkarlanean jarri gara, kantari hori final egunean gabarra baten barruan egiteko.

kantari100 zuri-gorri-zorrotzatxoko-vilanovaharrapari-taldea-zorrotzaa txinbotarrak

Txoko Vilanova-k antolatutako ekimen honetaz informazio gehiago beraien webgunean, Facebook eta Twitter-ean.

Aipatutako elkartetako hainbat lagun kantuzale bilduko gara, kantari hau girotzeko, baina parte-hartzailea egin nahi dugunez, bertan abestuko diren abestiak (denak euskaraz) alaiak bezain errazak izango dira, eta aldez aurretik Kantari app-eko liburuxka batean bildu ditugu. Segurazki paperean ere banatuko ditugu.

Baina nola eskuratu BCN Kantariren liburuki berri hau?

Kantari App-a instalaturik ez baduzu! (ayy…)

Android: Instalatu Google Play-ren bitartez (dohainik da), kantari bilatu

iPhone/iPad: Jo Market-era eta kantari bilatu

Kantari App-a instalaturik baduzu

Liburuki berri hau deskargatzeko ez duzu app-a desinstalatu behar eta berriro instalatu, are errazago, eguneratzeko mugikorran (internetera konektatuta zaudenean) kantari app-a irekitzerik bakarrik ez duzu egin behar; automatikoki abesti berriak deskargatuko dira, gero goikaldean klik egin, BCN Kantari 20150530 aukeratuz.

bcn-kantari-app-gabarra-liburua

Hauek dira abestuko diren kantak:

Bermeoko portuan
Joxe Migelen batela, Isil isilik dago popurri
Batasuna
Ikusi mendizaleak
Egun sa Santiagoko mamiña
Amets amets
Txantxikitin
Guk euskaraz
Pottoka
Behin betiko
Furra furra
Hesola (Agure zaharra) Kataluniari omenaldi moduan
Mari jaia

bartzelona-abestiak-kantak

Eskerrik asko bihotz-bihotzez gure Txoko Vilanovako lagunei aukera hau emateagaitik, guretzat ohore itzela izango da bertan egotea.

 

20150525 Eguneraketa! Deskargatu dezakezue ere inprimatzeko egin dugun liburukia. Saiatuko gara gabarrean gutxienez ale bat hiruko egotea, bestela app-a erabili dezakezue gurekin abesteko.

bartzelona-kantari-liburukia

Deskargatu inprimatzeko

Liburuki fisiko honek denpora nahiko eraman gaitu, baina ilusio haundiz burutu dugu lana. Eskertu nahiko genuke bereziki, Enric Claret bere katalunierara itzulpenagaitik eta Edorta Fernández de Orbeari bere maketazio ederragaitik. Goazen ba!

4 erantzun “Athletic-en finala dela eta Bartzelona Kantari gabarra batean!” bidalketan

  1. Pingback: BARTZELONA KANTARI Y KALEJIRA CON GABARRA EN BARCELONA | animazio harmaila

  2. Pingback: Manual para la final de Copa Athletic – Barça |

Utzi erantzuna miren azpiri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude